Leyteko gudua

Leyteko gudua
Irudia
Map
Motagudu
E eguna
Honen parte daFilipinetako kanpaina (1944-1945)
Denbora-tarte1944ko urriaren 17a - 1944ko abenduaren 26a
Data1944ko abenduaren 26a
KokalekuLeyte
HerrialdeaFilipinak
Parte-hartzaileak

Leyteko gudua izan zen Bigarren Mundu Gerran, Ozeano Bareko gerrako gudu bat, zeinean AEBetako indarrak Leyte uhartean Filipinetan lehorreratu ziren eta hura japoniarrengandik errekonkistatu zuten. Douglas MacArthur jeneralaren agindupean, guduak 1944ko urriaren 17tik abenduaren 31ra arte iraun zuen, eta Filipinetako kanpaina abiarazi zuen artxipelagoa birkonkistatu eta askatzeko, hiru urtez japoniarren okupatu ondoren.

AEBetako lehorreratze operazioari laguntzeko, Leyte Golkoko gudua izan zen, historiako itsas gudurik handiena, 1944ko urrian, uhartearen ekialdean. Leyteko gudu izenez, beraz, lehorreratzeari berari eta uharteko lehorreko operazioei esaten zaie.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search